Pentsio sistemari buruzko hitzaldi irekia egongo da ostegunean

J.L. - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 12:07h.

Azpeitia - Munohaundi elkarteak antolatuta, Pentsio sistema publiko baten etorkizuna izeneko hitzaldia egongo da ostegunean (19.00etan) Sindikatu Zaharraren lehen solairuan. Hizlariak Iñigo Barandiaran Kongresuko diputatua, Eduardo Garcia Geroa pentsioko EPSVko ordezkaria eta Luis Mari Ugarte Lagun-Aro gizarte babes sistemaren zuzendaria izango dira. Ekitaldia herritar guztien partaidetzari irekita izango da.