Hirigintza proiektua “harriduraz” hartu du Orioko EAJk

Jeltzaleek nabarmendu dutenez, proiektua ezagutzen zuten baina aurkezpenerako gonbiterik ez zuten jaso

A.R. - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

Orio- Hirigintza proiektu bat aurkeztu dute duela gutxi Orioko Udalean oposizioan dauden hiru udal taldeek, eta horren aurrean Orioko EAJk albistea “harriduraz” hartu duela jakinarazi du prentsa ohar baten bidez.

“Harridura aurkezpenarengatik hartu dugu. Proiektua ezagutzen genuen, baina bezperan udal talde guztiek bilera izan genuen eta inork ez zigun aipatu ez gonbidatu aurkezpenera. Harridura ere, ondorioz, gonbidatuak izan ginenaren adierazpenak”, adierazi du udal taldeak.

Orioko jeltzaleek aditzera eman dutenez, “nahiz eta argazkirako jarri ez”, aurkezpen ekitaldira joango lirateke, benetako “jakin-mina baikenuen proiektuaren salmenta nola egiten zuten ikusteko”. Horretaz gain, proiektuaren inguruan zalan-tza ugari dituztela jakinarazi dute, eta horrexegatik aztertzen jarraitu behar dela. “Bidezkoena dela irudi-tzen zaigu eta, gainera, kudeaketan ditugun arduren ondorioz egin behar duguna da”, zehaztu dute.

Bestalde, aurkeztutako proiektuak gune horretarako onartua dagoen hirigintza planeamenduarekin ez duela bat egiten diote jeltzaleek, “udalean aho batez onartutako proiektuarekin, oposizioan dauden eta argazkirako prest jarri ziren hiru alderdien ordezkariengatik ere”.

Amaitzeko, ausarkeritik gertu dagoen arduragabekegeria delakoan dago Orioko EAJ taldeak: “Ez dakigu zeintzuk diren proiektu eta atxikimendu hauen atzean dauden benetako arrazoiak eta ezkutuan dauden intentzioak, baina gure iritziz, momentu oro izan behar dugun motibazioa gure herritarren alde lan egitea izan behar da. Tamalez, boto bakar batzuk lortzeko, herritarrak engainatu nahi direla iruditzen zaigu eta gu ez gara horretara jarriko”.