Musikaren Eguna ospatuko dute ostegunean Zarautzen

A.R. - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 12:01h.

Zarautz - Zarauzko Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek Musikaren Eguna ospatuko dute ostegunean. Hala, 17.30ean hasita, bi kalejira aterako dira;batak, Zigordia eta udaletxe plaza zeharkatuko ditu, eta besteak, berriz, Kasino eta Gipuzkoa kalea. Modu honetan, haur guztiak 18.00etan musika plazan elkartuko dira hainbat abesti eskaintzeko, eta amaieran txokolatada izango dute bertan.