Babarrun lehiaketa egingo dute Ibarran hilaren 25ean

Sagardoa nork ateratzen duen hobeto txapelketa eta herri bazkaria ere izango dira, Hauspoak antolatuta

Sábado, 18 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

Ibarra- Datorren azaroaren 25ean, larunbata, Hauspoa kultur elkarteak antolaturiko VIII. babarrun lehiaketa ibartarra ospatuko da.

Parte hartzaileak 9.00etan elkartuko dira herriko plazan eta antolakuntzak sua, babarrunak eta ura emango zaizkie. Gero bakoitzak nahi duen gisan prestatu ahal izango ditu. Parte hartu nahi duenak Zubiaurre, Atari eta Txumitxa tabernetan eman ahal izango du izena. Lehen hiru sailkatuentzat egongo da saria.

Era berean, hamabietatik aurrera, Ibarrako V. sagardoa nork ateratzen duen hobeto txapelketa jokatuko da. Parte hartu nahi dutenek, aipatutako tabernetan jarritako zerrendetan izena eman beharko dute, edota egunean bertan, 11.30ak baino lehen.

Lehiaketaren ondoren, herri bazkaria egingo da plazan nahi duen guztiarentzat eta horretarako salgai jarriko dira txartelak herriko tabernetan. Helduek hamabost euro eta umeek, lau euro ordaindu beharko dute.

Bazkalostean, 16.30ean sari-banaketak egin ondoren, herrian zehar kantu-jira egingo da (18.00etan), eta emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren harira, gaztetxean Autobiographikal antzerki-poesiatuaz gozatzeko aukera izango da (18.00etan). - M.S.S.