Dendariek ‘Aste beltza’ abiatuko dute bihar Azpeitian

Zozketak, deskontuak eta eskaintza bereziak izango dira astean zehar Bertan elkarteko 52 dendetan

Domingo, 19 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

azpeitia- Bertan merkatarien elkarteak Aste beltza ekimena burutuko du datorren astean, “Black Friday egunaren deskontu filosofiatik abiatuta, Gabonetako kanpainari hasiera emateko”.

Hori dela eta, astelehenetik ostegunera bitartean elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenek 500 euroko lau erosketa-bonoren zozketan parte hartuko dute. Zozketa ostiralean egingo da eta sariren bat eman gabe geratuko balitz abenduaren 1ean ordezko zenbakiak aterako lirateke.

Bestalde, ostiralean eta larunbatean eskaintza bereziak izango dira herriko 52 saltoki ezberdinetan. Hauek %50era arteko deskontuak, zozketak eta bestelako eskaintzak izango dituzte (denak ostegun eguerditik aurrera ikusi ahalko dira Bertan elkarteko sare sozialetan). - J.L.