Jostailuen aukeraketa egokiari buruzko tailerra antolatu dute Iraurgin

J.L. - Jueves, 7 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 11:45h.

Azpeitia - Iraurgi ikastetxeak jostailuen aukeraketa egokiari buruzko hi-tzaldi-tailerra antolatu du datorren astearterako (17.30ean) Haur Hezkuntzako eraikinean. Kontsumobideren eskutik antolatutako ekitaldi hori nahi duten guztien partaidetzari irekita egongo da baina, bereziki, zero eta zortzi urte bitarteko seme-alabak dituztenei zuzenduta dago. Hizlaria Cristina Blázquez gizarte eta kontsumo hezitzailea izango da.