Donostiako Orfeoiaren kontzerturako sarrerak eskuragai daude

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 11:08h.

 LAZKAO – Urtarrileko azken larunbatean, hilaren 27an, Donostiako Orfeoiak emanaldia eskainiko du Lazkaoko Areria aretoan, iluntzeko 20.00etan hasita. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude eta Udaletxean bertan lortu daitezke 20 euroan. Udaletik jakinarazi dute eserleku guztiak zenbakituak izango direla. Horrez gain, kontzertuaren egunean ere salgai jarriko dira lehiatilan, baina 25 euroan lortu ahalko dira. – M.A.