Fumut taldeak kontzertua eskainiko du Legorretan

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 11:09h.

 LEGORRETA – Legorretako Udalak 2018 negua izeneko programaketa edo egitaraua jarri du abian eta horren barnean lau kontzertu kokatzen dira. Lehena dagoeneko zehaztu dute eta Fumut taldearen emanaldia izango dela aurreratu dute. Datorren ostiralean, hilak 19, igoko dira Herri Antzokiko taula gainera, gaueko 22.30etan. Prezioa bost eurokoa izango da eta ohiko lekuetan jarri dituzte salgai kontzertu honetarako sarrerak. – M.A.