Pedro Gaztañagaren erakusketa inauguratuko dute gaur Ordizian

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 11:09h.

 ORDIZIA – Gaur, arratsaldeko 19.00- etan inauguratuko dute Senses: Adam &Eve erakusketa. Pedro Gaztañaga ordiziarraren obra bilduma da eta urtarrilaren 15ean hasi eta otsailaren 2a bitartean izango dira ikusgai haren pinturak Ordiziako Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan. Erakusketak ohiko ordutegia izango du, hau da, astelehenetik larunbatera arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara, eta igande eta jaiegunetan itxita egongo da. – M.A.