Rigoletto operaren zuzeneko emanaldia izango da Beasainen

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 11:10h.

BEASAIN – Asteartean, hilak 16, iluntzeko 20.15ean Londreseko Royal Opera House-tik Rigoletto operaren zuzeneko emanaldia izango da Beasaingo Usurbe Antzokian. Verdi-ren opera tragikoa eta txalotua da eta David McVicar-en ekoizpenak kritika oso onak jaso ditu. Sarrerak antzokiko leihatilan edo Kutxabank webgunean erosi daitezke. Bakoitzak 13 euroko prezioa izango du baina 5 sarrerentzako bonoa ere eskaintzen dute, 50 euroan. – M.A.