Altzibarko lokalari buruz hitz egiteko hitzordu berria

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 11:03h.

OIARTZUN – Altzibarko auzotarrek Olalden auzo lokalaren erabilerari buruz hitz egiteko hitzordu berria jarri dute. Bihar 10.00etan bilduko dira lokalean bertan. Oiartzunek berriki lokaleko obrak amaitu zituen eta urtarrilaren 4ean bilera bat deitu zuen lokalaren erabilera eta arauak zehazteko. Auzotarrek beharrezkoa ikusi dute bigarren hitzordu bat finkatzea erabilera eta arauak denen artean erabakitzeko. – A.M.