Lezok ekintzez betetako ‘Negu Kulturala’ antolatu du

Asteburu honetatik aurrera, haur jarduerak, antzerkiak eta literatur solasaldiak egongo dira

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h.

Lezo - Asteburu honetatik aurrera haur jarduerak, antzerkiak eta literatur solasaldiak izango dira aurtengo Negu Kulturaleko protagonista nagusiak. Beste behin, liburutegiak, musika eskolak eta Udaleko Kultura sailak antolatutako ekintzekin osatu da egitaraua herritarren artean kultur produkzio berriak eta bereziki etxeko txikienen artean arte eszenikoak ikusteko ohiturak eta aukerak sustatu eta bermatzeko.

Hori dela eta, egitarauan jasota dauden ekintza multzo handia dago haurrei bideratuta, besteak beste, Pintto-Pintto emanaldia, Eriz Magoaren ikuskizuna, Koko dragoi txikia eta Pan. Sekula betirako bidaia ikus-entzunezkoak eta Pixkanaka-pixkanaka ikuskizuna.

Gazte eta helduei dagokienez, besteak beste, Bisaiak, jauziaren aurpegiak ikus-entzunezko emanaldiaz edota Frida Kahlo, viva la vida, Cronopia, Hozkailua, Mami Lebrun eta Código Atenea an-tzerki lanez gozatu ahal izango dute herritarrek. Era berean, datozen hilabeteetan bi literatur solasaldi egingo dira, bata gazteleraz, Petros Márkaris idazlearen Muerte en Estambul liburuari buruzkoa eta bestea, euskaraz, Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin liburuari buruzkoa.

Gainerako kultur jarduera bakoitzaren egun eta ordu zeha-tzak ezagutu nahi dituenak lezo.eus/agenda atalean edota Lezoko Udalaren Euskara-Kirola eta Kulturako mugikorrerako app-ean eskura ditu. - A.M.