Merkatarientzako euskarazko ikastaroak antolatu dira

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 11:02h.

OIARTZUN – Oiartzungo merkatari eta ostalarientzako euskara eskola bereziak antolatu ditu aurten ere Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta gaur da izena emateko azken eguna. Iaz hasitako bideari jarraiki bi eskaintza desberdin egin ditu: oinarrizkoa eta aurreratua. Ikastaroak 60 ordukoak izango dira. Eskolen ordutegia eta eguna izena ematen dutenen artean erabakiko da. Interesa dutenek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin kontaktuan jarri behar dute (e-posta: merkatariostalari@tturttur.eus, telefonoa: 943 260 182, edo bulegora etorrita). – A.M.