Gazteek Azkoitiaz duten iritzia ezagutu nahi du Udalak

Prebentzio Mahaiak galdetegia prestatu du 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h.

azkoitia - Azkoitiko Udalak uztailean jarri zuen abian Prebentzio Mahaia. Herri osasuntsuago bat izateko helburuarekin eratu zen mahaia, osasun-hezkuntza indar-tzeko funtzioarekin, ohitura osasungarriak bultzatuz substantzia adiktiboen kontsumoari mesede egiten dien jokabideen aurrean.

Lehen hilabete hauetan, herriko eragileekin ohitura osasuntsuen inguruan kontzientziazio lan bat egiten hasi da eta ahalik eta eragile gehienak inplikatzea nahi ditu. Honela, hurrengo pausoa gazteengana iristea izango da. “Prebentzio Mahaiak 14 eta 24 urte bitarteko azkoitiarrek zer pentsatzen duten jakin nahi du. Nola sentitzen diren udalerriarekiko, zerk sentiarazten dituen herriaren parte edota zerk lotzen dituen lagunengana eta bizilagunengana. Hitza emateko asmoz, Ongizate eta Gazteria sailek galdetegi bat landu dute gazteen iritzia jaso ahal izateko. Helburu nagusia da Azkoitia bizi eta osasungarri bat eraikitzeko elkarrekin lanean jarrai-tzea”, agertu dute arduradunek.

Parte hartze prozesu hau gero Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Tokiko Plana lantzeko oinarri gisa erabiliko da. Galde-sortak gazteek izan ditzaketen bizipen eta esperientzia positiboak hartzen ditu abiapuntutzat, lagun eta familiarekiko harremanean, herriko aktibitateetan duten parte-hartzean, kuadrilla edo talde batekiko izan dezaketen sentimenduan edota herria hobetzeko duten prestutasunean.

parte-hartzea sustatuz Ahalik eta parte-hartze zabalena izateko helburuarekin, Azkoitiko Udalak erraztasunak eta sariketak eskainiko ditu. Hala, inkesta guztiz anonimoa izango da eta partaidearen profilari buruzko datu orokor ba-tzuk baino ez dira eskatzen. Gainera, sare sozialetan eta whatsapp bidez ere zabalduko da ahalik eta gazte gehienek har dezaten parte. Udal webgunean, www.azkoitia.eus orrialdean, aurki daiteke inkesta eta 15 galdera besterik ez dira erantzun behar. “Gazteak parte hartzera animatzen dira galderei erantzunez, dituzten ideiak edo proposamenak ezagutzera emateko duten aukera aprobetxatuz. 15 ideia edo asmorekiko bakoitzak duen asebetetze maila baloratzea eskatzen da galdeketan. Bizpahiru minutu nahikoak dira erantzuteko”, gaineratu dute.

Gainera, parte hartzen duten gazte guztien artean Azkoitiko saltoki eta denda desberdinetan kontsumi-tzeko erosketa bonoak zozketatuko dira. Hiru izango dira banatuko diren bonoak;200, 100 eta 50 eurokoak hain zuzen. Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da datuak betetzerakoan telefono zenbakia jartzea.

gazteen topaketa Galdetegia ez da Azkoitiko Udalak herriko gazteen iritzia jasotzeko erabiliko duen bide bakarra. Modu honetan, urtarrilaren 16an, asteartean, Elkargunea eraikinean Gazteen Topaketa egingo da arratsaldeko 18.00etan. Saio hau, inkestarekin egin bezala, 14 eta 24 urte bitarteko gazteei irekita egongo da eta bertan, etorkizuneko Azkoitiari buruz duten ikuspegia jorratuko dela aurreratu dute antolatzaileek. Inkesta bidez ez ezik, aurrez aurreko formula erabiliz, dituzten ideiak partekatzeko aukera izango dute gazteek. - Eregi