Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarrak Salomon taldearekin fitxatu du

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 11:11h.

URRETXU – Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarrak Salomon taldearekin fitxatu du. Aurreko urteetan Euskal Selekzioarekin aritu da, Ternua eta Innovate taldeen babesarekin. Egea gustura ageri da. Salomon taldeko kide izateak ate asko irekiko dizkiola uste du eta nazioarteko lasterketa gehiagotan parte hartzea espero du. – A.Z.