Pirritx, Porrotx eta Marimotots Oiartzunen izango dira

? |

Sábado, 13 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:12h.

Oiartzun - Ugaldetxo kultur taldeak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna antolatu du hilaren 28rako, igandea. Emanaldi honekin, dagoeneko 22 urte dira pailazoen emanaldia prestatzen dutena, herriko txikienen gozagarri. Izaro Ansa, Arantxa Iñarra, Pello Larraia eta Xabier Urkia Ugaldetxo kultur taldeko kideek eta Josune Cousillas Kultur zinegotziak elkarrekin aurkeztu dute saioa.

Aurtengoan, Borobilean emanaldia izango da ikusgai, Katxiporreta faktoriaren azken lana. Saioa hilaren 28an izango da Elorsoro kiroldegian, 17.00etan. Hala ere, sarrerak astebete lehenago salduko dituzte: hilaren 20an, larunbata, Elorsoro kiroldegiko leihatilan.

Haurren sarrerak bost eurotan salduko dira eta helduenak, zortzi eurotan. Bi urtez azpiko haurrek ez dute sarrerarik erosi beharko. Erosle bakoitzak gehienez zortzi sarrera erosteko aukera izango du. Egunean bertan ere salduko dira sarrera batzuk.

1.500 lagunentzako tokia izango da Elorsoron. Antolatzaileek, ahalik eta haur gehienek emanaldiaz gozatzeko aukera izan dezaten, heldu bakoitza ahalik eta haur kopuru altuenarekin joateko eskatu dute.

Ia-ia kasualitatez hasi zen Ugaldetxo kultur taldea pailazoen emanaldia antolatzen. Lehenengo emanaldia Ugaldetxoko eskoletan egin zuten duela 22 urte. Ordutik, urtero Pirritx, Porrotx eta hauen lagunak etorri dira Oiartzunera.

Horregatik Oiartzungo Udalak Ugaldetxo kultur taldeak urte hauetan guztietan egin duen lana aitortu du, herriko familiei Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldi ludiko-hezitzaileez goza-tzeko aukera eskaintzeagatik. - A.M.