tolosaldea

Samaniego-Orixeko Kultur Asteak hamabost ekintza eskainiko ditu, zazpi herritarrentzat zabalik

Urtarrilaren 18an hasi eta 27ra bitarte luzatuko da bosgarren edizioa eta askotariko ekimenak antolatu dituzte

Sábado, 13 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:12h.

Tolosa - Urtarrilaren 18tik 27ra luzatuko da Samaniego ikastetxeak eta Orixe Institutuak, Gorosti eta Asmo Berri guraso elkarteekin batera eta Tolosako Udalaren laguntzarekin, antolatu duten Kultur Astearen bosgarren edizioa. Guztira hamabost ekimenek osatuko dute egitaraua, horietatik zazpi herritarrei zabalik egongo dira.

Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziak nabarmendu zuen atzo eskola-hezkuntzak eta eskola-inguruak heziketan duen garrantziaren erakusle dela Kultur Astea: “Eduki berezia eta zabala du, oso anitza: inguru digitala, kirola, nazioartea, sexu heziketa... Eskolako materietan askotan ezkutuan edo bigarren maila batean gera daitezkeen balioak transmititzen ditu egitarauak”.

Urtarrilaren 18an izango da lehen ekimena;Ekaitz Goikoetxea eta German Urteagak Transformatzen hi-tzaldia eskainiko dute eskolan DBH 4ko ikasleentzat.

Urtarrilaren 22an bi ekintza izango dira. Lehena ikastetxean izango da, goizean, eta kirola eta lana/ikasketak uztartzeari buruzko mahai-ingurua izango da. Iker Karrera, Itziar Gastearena eta Nerea Perez ikasle ohiek parte hartuko dute. Arratsaldean, adimen emozionalari buruzko hitzaldia izango da gazteleraz kultur etxean.

Hilaren 23an Agurtzane Belaun-tzaranek bidaiariak hitzaldia eskainiko du, eta sexu heziketa ipuinen bidez egiteko tailerra izango da ikastetxean. Arratsaldean, berdintasuna eta maskulinitate berriei buruzko erakusketa ikusgai izango da kultur etxean.

Urtarrilak 24an sexu heziketa eta ipuinei inguruko beste tailer bat eskainiko da ikastetxean bertan, eta hilaren 25ean Josu Iztueta bidaiari tolosarra izango da gonbidatua. Egun horretan, arratsaldez, mindfulnessari buruzko hitzaldia iragarri dute kultur etxean.

Urtarrilaren 26an, Richard Oriberekin solasaldian aritzeko aukera izango dute ikasleek, eta arratsaldean txokolatada eta jaialdia izango dira Zerkausian, eta ondoren, kultur etxean Mahaitasunez-mésame jaialdia.

Ate irekien jardunaldiekin amaituko da Kultur Astea aurten ere. Samaniegon urtarrilaren 27an egingo dituzte eta Orixe, berriz, otsailaren 1ean. - M.S.S.