Cartas a la Dirección

Txoriaren hego ebakia

Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h.

Hilondoko gorazarre eta omenaldi oro ederki merezia du JosAnton Artze olerkariak. Duela hamar urte ere beste omenaldi xume baina zinez hunkigarria eskaini zitzaion Hatsaren Poesia hamargarren egunaren karietara, Senpere-Amotzeko Larranden. Olerkarien aterpe deitzen dudan baserri eder horretan bildu ginen hogeita hamar bat lagun urteroko ohiturari jarraiki, apirilaren lehen igandean. Gipuzkoar anitz, mugaz bi aldeetako napartarrak, lapurtarrak, xuberotar baten bat, bizkaitar bi eta arabar bat eta bakarra;esan gabe doa, herrialdez herrialdeko ordezkaritza urterik urte, antzeko! “Hitzaren kortsarioak” ginela aipatu nion, nire atrebentzian, Ar-tze handiari...

Izan ere, ohore handia izan zen ni bezalako hasiberri batendako Artzerekin berarekin eta bera bezalako poeta handiekin olerki-bilduma horretan parte hartzea, are ohore handiagoa elkarrekin bazkaltzea eta bazkal ondoko olerkiak -eta kantuak, nola ez!- partekatzea. Txalaparta jo ordez, esku-zartak jo genituen. Eta Hatsa elkarteko buru den Auxtin Zamoraren eskutik opari xume bat jasota, nori eta Artzeri berari egokitu zitzaion 2009ko Hatsaren Poesia bildumarako sar-hi-tza idaztea: “Bi punturen artean, zein da biderik laburrena? Jakintsuaren erantzuna. Biderik zuzenena. Aitzitik, olerkariaren erantzuna: Biderik ederrena.” Berarengandik ere hau ikasi nuen: “Paperaren zurian ezer ezarri aurretik / iker ezazu artoski / zuriak zer diotsun isil-isilik;gero berak gura duen hura / ager diezaiozun soil-soilik. Txoriak txori baino askoz ere gehiago zen -da- JosAnton Artze;irakurri beharrekoa.

Hatsaren poesiak badu on, olerkien bidez muga gainditzeaz landa, maila handiko eta maila apaleko olerkariok elkarrekin aritzeko parada ematea. Aurten Hatsaren poesiaren 20. bilduma aterako da, eta egunotan olerkiak bidaltzeko epea agortzear da. Ez dadila azken Hatsa izan! Ez dakit aurten JosAntonek olerkirik bidali duen, eta malkoak datozkit begietara. Amalurrak goxo har beza bere baitan.

Recorridas las anteriores y avanzando en la última, se divierte hoy Simplicius, evocándolas. 1ª Infancia: Dormir, llorar, mamar y ensuciarse los bajos. 2ª Infancia: Obediencia. Comienzo de la consciencia. Adolescencia: Inseguridad, esperanza. Juventud: Vigor, ímpetu, conciencia de futuro. Madurez: Equilibrio. Asentamiento de la personalidad. Vejez: Envejecer es muy bonito. Ser viejo es una leche.