urola erdia

Emakumeak korrika egiteko saioak hasiko dira

Azpeitiko Udalak bi bilera informatibo eskainiko ditu urtarrilaren 22an partaideen zalantzak argitzeko

Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h.

azpeitia - Emakumeak lasterka egitera animatzeko programa jarri du berriro abian Azpeitiko Udalak. Zuk ere ahal duzu! programaren XII. edizioan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman dezakete dagoeneko. Horretarako, igerilekura edo Udal Kirol sailera joan beharko da eta 20 euro ordaindu.

Entrenamenduak urtarrilak 24ean hasiko dira eta saioak astelehenetan eta asteazkenetan egingo dituzte, bi txandatan banatuta: goizekoa eta arratsaldekoa. Goizeko txanda 10.00etatik 11.15era bitartean izango da, eta arratsaldekoa, berriz, 19.15etik 20.30era. Saio guztiak prestatutako monitoreek gidatuko dituzte.

Hala ere, zalantzak argitzeko asmoz, bi bilera informatibo eskainiko ditu Udalak urtarrilaren 22an igerilekuan. Goizeko txandakoen bilera 10.00etan izango da, eta arratsaldeko taldean aritzeko izena ematen dutenena, 19.15ean. - Eregi