“Kokoteraino gaude Udalak jartzen dizkigun trabekin”

Zarauzko Xakela Gazte Asanbladak adierazi duenez, EAJk ez dizkie herritarrenak diren azpiegiturak uzten

Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h.

Zarautz - Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak 12. urteurrena ospatu du amaitu berri den 2017 urtean, eta Xakela Gaztetxe Asanbladak urteko balorazioa egin du ohar baten bidez.

“Zoritxarrez, betiko arazoekin jarraitzen dugu. Bai urteurrenean bai ondoren ere, EAJk ez dizkigu herritarronak diren eskatutako azpiegitura guztiak utzi. Benetan, ez dugu ulertzen. Oholtza ez digute utzi ez 20.urteurrena bete berri duen taldearentzat ez zortzi urteko ibilbidearen ostean azken kontzertua eskaini nahi zuen taldearentzat”, azaldu du asanbladak. Horretaz gain, gehitu dute “kokoteraino” daudela Udalak jartzen dituen traba guztiekin.

Xakelako kideen ustez, herritik sortzen diren ekimenei laguntza eta babesa eman beharko lioke Udalak, “baina EAJren jarrera guztiz kontrakoa da”. “Salberdinen inguruan kartelak jarri dituzte;harrotasunez agertu dira proiektua saltzen. Hala ere, bizilagun zein proiektu batzuen etorkizunari buruz hitzik ez dute esan. Hamabi urtez lanean tinko ibili den gaztetxeari ez dio irtenbiderik bilatu nahi. Hori al da herri antolamendua? Herritar guztiongan pentsa-tzen al dute gure agintariek?” galdetzen dira asanbladako kideak.

Bestalde, gogoratu dute abenduaren 19an gaztetxera sartu zirela, 2017an laugarren aldiz, eta dirurik eraman ez zuten arren, “txikizio handiak” izan zituztela. “Eraso guzti horien aurrean, adierazi nahi dugu autogestioan oinarritutako jabetza kolektiboa eraikitzen jarraituko dugula”, adierazi dute amai-tzeko. - A.R.