Musika eskolarako izen-ematea zabalik da

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatutako ikastaroetan asteazken arte eman daiteke izena

Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h.

Zumaia - Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza eskolak indar-tsu hasi du 2018 urtea eta hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Izen-ematea datorren hilaren 17a, asteazkena, arte egongo da zabalik.

Batetik sei orduko zenbait ikastaro izango dira;besteak beste, gorputz adierazpena, hip-hop, klake, dantza klasikoa eta garaikidea, flamenkoa, biodantza, txalaparta, alboka eta sabel dantza. Gehienak zortzi eta 13 urte bitartekoentzat izango dira. Azken laurak, berriz, 14 eta 16 urtetik gorakoentzat eskainiko dira.

Horretaz gain, beste bi ikastaro eskainiko dituzte: plaza dantzak eta antzerkia. Lehenengoa otsailetik apirilera emango da, eta antzerki ikastaroa, aldiz, urtarrilean hasi eta maiatza bitartean eskainiko da.

Ikastaroren batean izena eman nahi duenak mueszu@hotmail.com helbide elektronikora idatz dezake, edota 943 861 183 telefonora deitu. Bestela, astelehenetik ostiralera, 17.30etik 19.30era musika eskolan bertan ere eman ahal izango da izena. - A.R.