Inauteriak baloratzeko bilera deitu dute bihar arratsaldean Biterin

Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 13:21h.

 HERNANI – Hernaniko Udaletik jakinarazi dutenez, bihar 19.00etan Biteri kultur etxean inauterien balorazioa egiteko bilera burutuko dute. Bertara herriko taldeak eta gaian interesa duten norbanakoak gonbidatuta daude. Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Inauteriak Hernanin ostiralean 15.15ean hasi ziren ikastoletako haurren eskutik eta lau egunetako festaren ondoren, ekintzak gaur 18.30ean amaituko dira sardinaren ehorzketarekin. – A.M.