Ur hoditeri berria ipiniko da Azkorteko bidean

Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 13:21h.

URNIETA – Ur hoditeri berria jarriko da Urnietako Azkorteko ermitara doan bidean, Haritzleku etxearen paretik Elorriaga baserrira doan bidegurutzeraino. Lanak bihar hasiko dira eta bi aste inguruko iraupena izango dute. Lanek irauten duten bitartean behin-behineko ur mozketak izango dira, eta errepidean oztopoak egongo dira zenbait momentutan, makina lanean ari denean, nahiz eta errepidea ez den itxiko. Udalak barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik. – A.M.