Baigera elkartea ArruErreka mendira joango da otsailaren 24an

Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 13:25h.

 AZPEITIA – Arru-Erreka mendi irteera antolatu du Baigera elkarteak otsailaren 24erako. Irteera lineako autobusean egin beharko da, 8.50ean abiatuta eta itzulerako autobusa egongo da. Hamaiketakoa Asketa-Errota txokoan eskainiko da. Irteeran parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira eta izena emateko azken eguna otsailaren 21a izango da. Izena emateko baigeraren bulegora joan behar da. – Eregi