Inauterietako azken ekintzak ospatuko ditu gaur Soraluzek

Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 13:25h.

 SORALUZE – Asteburuan zehar festa giroan murgilduta egon ondoren, Soraluzeko herriak gaur agurtuko ditu Inauteriak. Modu honetan, 17.30ean dantza erakustaldia izango da kiroldegian, 18.00etan gaitero eta buruhandien kalejiraz gozatzeko aukera egongo da herrigunean, 18.15ean Joselu Anaiak taldeak dantzaldia eskainiko du karpan eta 20.00etan mozorro lehiaketako sari banaketa izango da bertan. – Eregi