Leharrei mendi proban parte hartzeko epea zabalduta dago

Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 13:22h.

 GABIRIA – Apirilaren 14an jokatuko da Gabirian Leharrei mendi lasterketa. Parte hartu nahi duenak, baina, apirilaren 7a baino lehen eman beharko du izena Kirolprobak webgunean. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta urtero parte hartze handia izan da. Goizeko 9.30ean abiatuko dira korrikalariak herria zeharkatzen dituen 24 kilometroak egitera. Irteera eta helmuga Gabiriako herrigunean izango dira eta lasterketako azken zatia aldapa gora izaten da. – M.A.