Lilatoirako kamisetak banatuko ditu ostiralera arte Lazkaoko Udalak

Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 13:23h.

LAZKAO – Datorren martxoaren 4an Donostian egingo den 29. Lilatoi proban parte hartu behar duten lazkaotarrei herriko irudia daraman kamiseta bat oparitu nahi die Lazkaoko Udalak. Hala nahi dutenek Udaletxera joan eta bertan lasterketako izen emate orria aurkeztu beharko dute. Eskaria egiteko epea aste guztian zehar egongo da, ostiralera arte. Horrez gain, lasterketa egunean bertan herriko lasterkariekin taldeko argazki bat ere atera nahi dela jakinarazi dute, lasterketan lazkaotarren presentzia nabarmentzeko asmoarekin. – M.A.