Jardunaldiak

Deustok Gizarte Lanaren Munduko Eguna ospatuko du

"Izeba proiektua: babesik gabeko haurrentzako laguntza sareak" aurkeztuko dute Yolanda Perezek (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Kristina Soaresek (Baketik Fundazioa).

N.G. - Lunes, 20 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 10:57h.

DONOSTIA. Bihar, martxoak 21, Gizarte Lanaren Munduko Eguna ospatuko da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Gizarte Langileen Nazioarteko Federazioak proposatutako leloari jarraituz: "Elkarte eta ingurune iraunkorrak sustatzea". Lelo horrekin, elkartean profesionalen presentzia handitzeko apustua egin nahi da, tokiko irtenbideak bilatzeko, tokiko gizarte garapenaren ikuspuntutik.

Egun horretan, "Izeba proiektua: babesik gabeko haurrentzako laguntza sareak" aurkeztuko dute Yolanda Perez Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitzetako Harrerako atalburuak (Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzua) eta Izeba Proiektuaren teknikariak eta Kristina Soares Baketik Fundazioko Izeba Proiektuko koordinatzaileak.

Urtero, martxoko hirugarren asteartean egiten den bezala, Gizarte Laneko profesionalen konpromisoa, ekarpena eta lana gogoratu nahi dira, egunero-egunero aritzen baitira lanean gizarte errealitatearen aldaketa bideratzen, gizartean esku hartuz eta herritarren gizarte eskubideen alde borroka eginez eta eskubide horiek bermatuz.

Jardunaldia bihar izango da, martxoaren 21a, 12:00etan, Donostiako campuseko Loiola Centrumen.